Zabalik da berriro Emakumeen Txokoa

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 1a, 11:23

Gaurtik hasita, ohiko ordutegia izango du Emakumeen Txokoak. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte zerbitzuen eta ikastaro berrien inguruko xehetasunak.

Udako oporraldiaren ostean, martxan da berriko Emakumeen Txokoa. Irailarekin batera ireki dituzte txokoko ateak, eta aurrerantzean ohiko ordutegiarekin zabalduko dute; hain zuzen, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 

Datozen egunetan jakinaraziko dituzte zerbitzuen eta ikastaro berrien inguruko xehetasunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide