Zabaldu dute Azpeitiko Helduen Eskolan izena emateko epea, eta hilaren 16ra arte egongo da horretarako aukera. Matrikulazioa eskolan bertan egingo dela jakinarazi dute arduradunek, Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian, Perretxiko gisa ezagutzen den eraikinean, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 943-81 22 03 telefono zenbakira dei dezake.
Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, eta baita informatika, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko saioak ere.