Koronabirusa Azpeitian

Beste lau positibo zenbatu dituzte herrian

Andoni Elduaien 2021ko ira. 2a, 13:09

Gora egin du intzidentzia tasak Azpeitian, baina eremu horian jarraitzen du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak behera egin du beste behin, eta hiru lurraldeak eremu horian sartu dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu du koronabirusaren bilakaera zehazten duen txostena, eta haren arabera, beste lau kasu baieztatu dituzte herrian. Ondorioz, intzidentzia tasak gora egin du berriz ere: 243,10ekoa zen atzo eta 262,81ekoa da gaur. Dena dela, oraindik ere eremu horian jarraitzen du Azpeitiak.

Eskualdean, berriz, hamar positibo atzeman dituzte orotara: Azpeitiko lauak eta beste sei. Zarautzen eta Zestoan bina zenbatu dituzt, eta Azkoitian eta Zumaian bana. Zarautzen behera egin du intzidentzia tasak, 149,91n kokatuz; Zestoan gora egin du zenbatekoak, eta 359,53an dago egun; Azkoitian tasak gora egin du zerbait, 200,28an kokatuz; Zumaiako tasa, berriz, 234,05ekoa da, atzo baino baxuagoa.

Gainerako herrietan ez dute positiborik zenbatu. Errezil izan ezik –805,15–, beste herri guztiak eremu horiaren eta laranjaren artean daude, hala nola Aia –100,76–, Aizarnazabal –390,12–, Beizama –hutsean–, Getaria –353,36– eta Orio –65,23–. Azken herri hori, gainera, eremu berdera sartzetik oso gertu dago.

Positibo eta ospitaleratze gutxiago

Hego Euskal Herrian atzo, asteazkena, herenegun baino positibo gutxiago zenbatu zituzten. Osasun Sailak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 498 positibo atzeman zituzten. 50 kasu zenbatu zituzten Araban, 199 Bizkaian, 136 Gipuzkoan eta 101 Nafarroan; lurralde horietatik kanpo bizi diren herritarren artean, bestalde, hamabi positibo detektatu zituzten. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.930 proba egin zituzten guztira, eta positibotasun tasa %6,7an kokatu zen. Nafarroan, ostera, 1.372 proba egin zituzten eta positibotasun tasa %7,2koa izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide