Ikasturtea hasteko prest da dagoeneko Azpeitiko Karate Elkartea, eta dagoeneko eman dute aurtengo ordutegiaren berri. Irailaren 15ean ekingo diete saioei, eta hiru adin tartetan banatu dituzte horiek. Txikiek —5 eta 8 urte bitarteko haurrak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte klaseak, 17:30etik 18:30era bitartean; gazteek —9 eta 14 urte bitartekoak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, 18:30etik 19:30era bitartean, eta azkenik, helduek astelehenetan, asteazkenetan zein ostiraletan izango dituzte klaseak, 19:30etik 20:30era bitartean. Interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, 646 76 32 65 telefonora deituta.