Atzo egindako PCR eta antigeno proben emaitzak jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horien arabera, atzo ez zuten positibo bat bera ere atzeman herrian. Ondorioz, jaitsi egin da hamalau eguneko 100.000 biztanleko positibo metatuen kopurua. Atzo 262,81ekoa zen intzidentzia tasa eta 216,82koa da gaur. Eremu horian jarraitzen du Azpeitiak.
Urola Kosta eskualdean, berriz, hamabi positibo zenbatu zituzten atzo, joan den ostiralean baino hiru gutxiago: sei kasu atzeman dituzt Azkoitian, hiru Zumaian, bi Zestoan eta bat Zarautzen. Azkeneko datuekin, Azkoitian eta Zestoan gora egin dute kasu metatuen tasek; hain zuzen, 200,84tik 242,01era Azkoitian eta 359,53tik 410,89ra Zestoan. Eskualdeko herri gehienetan, ordea, beheranzko joeran jarraitzen dute intzidentzia tasek, edo berdin mantendu dira. 353,36tik 282,69ra jaitsi da Getarian; 65,23tik 48,92ra Orion; 149,91tik 145,63ra Zarautzen eta 234,05etik 213,70era Zumaian. Eremu horitik berdera igaro da Orio, eta horian jarraitzen dute Azkoitiak, Zarautzek eta Zumaiak.
Egoera hobetzen
Hego Euskal Herrian 345 kasu positibo baieztatu dituzte azken orduetan: 191 Bizkaian, 112 Gipuzkoan, 111 Nafarroan, 37 Araban eta sei lau lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean. Duela astebete, abuztuaren 26an, 633 izan ziren Hego Euskal Herrian atzemandako kasu berriak.
Atzoko probetan %6,1ekoa izan zen positibotasun tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%6,7koa bezperan). Nafarroan, berriz, positibotasun tasa %7,4tik %8ra igo zen atzo.
COVID-19ak jota Osakidetzan ospitaleratutako pertsonen kopuruak, baina, gora egin zuen atzokoan: 198 ziren asteazkenean, eta 207 egun bat beranduago. Ospitaleratze berriak ere hazi egin ziren, 40 izan baitziren atzo, asteazkenean baino hiru gehiago. Dena den, ZIUetan dauden gaixoen kopurua zertxobait jaitsi zen, 73tik 71ra.