"Landa eremuko bizilagunen mugikortasuna eta, ondorioz, bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin", baserri bideak konpontzeko eta hobetzeko obrak esleitzeko beste lehiaketa publiko bat egin berri du Azpeitiko Udalak, aspaldiko urteetan egiten ari den lanen ildotik.
Hain zuzen ere, hiru baserri bide berritzeko lanak esleitu ditu udalak azken lehiaketarekin: Larrañagatik Elorriagara doan bidea, Elosiaga auzoan; Zerra eta Arlizeta Goikoa lotzen dituena, Aratzerrekan; eta, Izarraitz auzoan, Azkune Behekotik Erloraino doan bidea dira, hain zuzen ere, hobetuko dituztenak.
Hiru gune horietako lanak "datozen asteetan" egingo dituztela aurreratu du udalak. Asier Larrañaga Orbegozok egingo ditu denera 161.848,36 euroko aurrekontua duten obra horiek.