Ikasturtea hastearekin batera, aste honetan itxiko dute Azpeitiko estali gabeko igerilekua. Erabiltzaileek igandean, hilak 12, gozatu ahal izango dute azkenekoz igerilekuaz, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Pandemia tarteko, instalazioetara joan ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da Azpeitiko Udalaren webgunearen bidez. Herritarrek egunero hiru txanda dituzte aukeran: 11:00etatik 13:45era, 14:00etatik 16:45era eta 17:00etatik 19:45era. Urtero moduan, hiru hilabetez egon da zabalik igerilekua, joan zen ekainaren 12an zabaldu baitzuten.