Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak berriro ekingo die astelehenetako elkarretaratzeei datorren astelehenean, irailak 13. Elkarteak jakinarazi duenez, ohiko orduan bilduko dira astero, 12:00etatik 12:15era bitartean, plazan. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.