15 urterekin hasi zen Jon Etxaniz (Azpeitia, 1994) arraunean, Zumaian. Zortzi urte egin zituen Telmo Deunen, eta 2018ko denboraldiko etenaren ostean, berriro arraunari heldu zion, Orion hasi zen. Aurtengo sasoian hasi da Bizkaiako Santurtzi taldearekin. Denboraldi bikaina egin du Sotera traineruak, eta gaur eguerdian gizonezkoetan Kontxako bandera irabazi dute, Hondarribiaren aurretik eginda.
Kontxako estropadetako bigarren jardunaldia jokatu da gaur, eta bandera irabazteko bi segundoren aldea besterik ez zegoen Hondarribia eta Santurtziren artean. Estropadan bi traineruen arteko lehia ikaragarria izan da, eta azkenean, Etxanizek arraun egiten duen taldea izan da garailea.
Sailkapena (bi jardunaldietako denborak batuta)
1. Santurtzi: 38:19.09
2. Hondarribia: 38:19.57
3. Zierbena: 38:31.41
4. Donostiarra: 38.31.96
5. Orio: 38:42.39
6. Urdaibai: 38:50.36
7. Cabo da Cruz: 39:06.14
8. Ares: 39:46.14