Ikusle Taldeak hilaren 28an, asteartea, hasiko du ikasturtea. Dinamoa sormen gunean egingo dute lehen saioa, 19:00etan hasita, eta aurtengo Getxophoto jaialdian ikusgai dagoen Blanca Munten Alerta Mira-sol lanetik hartutako argazki bat izango dute aztergai eta hizpide. Saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman behar; nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.
Ikusle Taldeak joan zen irailean hasi zuen bidea, eta hainbat saio gauzatu zituzten. Hileko azken astearteetan elkartzen dira herritarrak argazki edo irudi bat aztertzeko eta horri buruz hitz egiteko.