Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean. Berez plazan eskaini behar zuten emanaldia, baina eguraldi iragarpena tarteko aldatzea erabaki dute, eta Azoka Plazan izango da. 18:30ean hasiko da saioa, eta segurtasun irizpideak tarteko, eserita ikusi beharko da emanaldia; gonbidapen guztiak agortuta daude.