Begira ta Bira izeneko ginkana antolatu du Ekoetxeak iganderako, hilak 26. Ginkanaren bidez, haurrek nahiz helduek kontzientzia hartuko dute ingurumenaz. Familiei zuzendutako saioa izango da, eta 10:30etik 12:30era bitartean egingo dute. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da, 943 81 24 48 telefonora deituta edo museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzita.