Arkupehotsak egitasmoaren edizio berria martxan da, eta zapatuan, esaterako, Hegazkin eta Braulio taldeak izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian. Bi talde horiek zuzenekoak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. Dena den, pertsona kopuru mugatuak sartu ahal izango du kulturgunera.
Hegazkin taldea Bergarakoa da, eta pop eta trip-hop doinuak eramango ditu oholtzara. Braulio, berriz, Ondarroako taldea da, eta rock musika sortzen du.