Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria plazara eramango du bihar Sarek

Julene Frantzesena 2021eko irailaren 23a

Joan zen abuztuko azken ostiraleko elkarretaratzeko irudia. (Azpeitiko Sare)

Azpeitiko Sarek deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da bihar, 19:00etan, plazan.

Iraileko azken ostirala izango da bihar, eta hileroko legez, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da plazan. 19:00etarako jarri du hitzordua Azpeitiko Sarek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide