Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak erabili nahi dituztenek datorren astean eman beharko dute izena

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 24a, 09:56

Ludoteketako hezitzaileak ikastetxeetan azalpenak ematen. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi dutenek, irailaren 27tik urriaren 1era bitartean eman beharko dute izena, ludotekara bertara joanda. Gaztelekua erabili nahi dutenek, berriz, irailaren 29tik urriaren 1era eman beharko dute izena.

Udako oporraldiaren ostean, berriz ere abian dira Udal Gazteria saileko zerbitzuak. Azken egunotan Gaztelekuko eta ludoteketako hezitzaileak ikastetxez ikastetxe ibili dira zerbitzuak haurrei eta nerabeei aurkezten, eta haurrek ere izan dute aukera ludoteketara joan eta zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko.

Herriko bi ludotekak urriaren 4an zabalduko dituzte, eta urriaren 5ean zabalduko dute Gaztelekua. Haur eta nerabeek horietara joateko aukera izan dezaten, beharrezkoa izango dute aurrez izena ematea; eta hain zuzen ere, datorren astean izango dute izena emateko aukera. 

Ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi dutenek, irailaren 27tik urriaren 1era bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, haien guraso edo arduradunek bi ludoteketako batera joan beharko dute, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara, edo ostegunean, irailak 30, 10:00etatik 12:00etara. Ikasturtean zehar joango diren ludotekan eman behar dute izena eta haur bakoitzeko 12 euro ordaindu beharko dute. Bestelako zalantza eta azalpenak bertan emango dituzte hezitzaileek.


Gaztelekuaren kasuan, irailaren 29tik urriaren 1era egongo da izena emateko aukera, 15:00etatik 19:00etara. Gaztelekuko erabiltzaile izateko ez da kuotarik ordaindu beharko, baina bertako erabiltzaile izatea nahi duten DBH1 eta 2ko nerabeen gurasoek nahitaez bertaratu beharko dute izena ematera.

Informazio gehiago behar dutenek, honako telefono zenbakietara dei dezakete: 


  • Iturritxiki Ludoteka: 943-15 11 79

  • Txiki Txoko Ludoteka: 943-15 05 16
  • 
Gaztelekua: 943-15 71 61

  • GIB Gazte Informazio Bulegoa: 943-15 71 60

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide