Sarexkak jarri dituzte Madalena inguruan

Aitziber Arzallus 2021eko irailaren 24a

Azpeitiko Udala aspaldi hasi zen Urola ibaira plastikoak erortzea saihesteko burdinezko sarexkak ezartzen. Herriko hainbat eremutan jarrita daude sare horiek: Ibaieder kalean, Etxebeltz-Izarra eta Sanjuandegi lotzen dituen zubian eta abar. Eta azken asteotan beste hainbat eremutan jarri dituzte; esate baterako, gaur goizean bertan horretan jardun dira Madalena inguruan. 

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide