Mirari Ugarteren 'Charlie' txakurrari bere arrazako txakur gazte onenaren saria eman diote Madrilen

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 26a, 17:19

Ugartek eta Charliek Madrilgo Udaberriko Nazioarteko Txakur Erakusketan parte hartu dute, eta oraingoan ere emaitza ikusgarriak erdietsi dituzte. Bere arrazako txakur gazte onenaren saria ez ezik, 8. taldeko gazte onenaren saria ere Charlierentzat izan da.

Mirari Ugarte eta haren txakurra, Charlie, Madrilen izan dira asteburuan, Udaberriko Nazioarteko Txakur Erakusketan. Izenak dioen moduan, iragan udaberrian ospatzekoak ziren ekitaldia, baina pandemia tarteko atzeratu egin behar izan zuten, eta hain zuzen ere, atzo eta gaur egin dute. 

Ugartek eta Charliek atzoko saioan parte hartu zuten, nazioarteko lehian, eta beste behin, emaitza bikainak erdietsi dituzte. Txakur gazteen mailan, bere arrazako arren kontra lehiatu zen aurrena, eta lehen saria eman zioten Charlieri. Bere arrazako eme onenarekin parez pare jarri zuten jarraian, eta norgehiagoka hori ere irabazi egin zuen. Horrenbestez, bere arrazako txakur gazte onenaren titulua eskuratu zuen.

Garaipen hori erdietsi zuelako, aukera eman zioten 8. taldeko txakur gazte onenaren kontra lehiatzeko; eta nagusi izan zen hor ere. Horrela, bere arrazako txakur gazte onenaren saria ez ezik, 8. taldeko gazte onenaren saria ere beretzat izan zen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide