100 urte bete ditu Antonia Nogalesek

Julene Frantzesena 2021ko ira. 27a, 08:49

Nogales atzo senideekin eta Nagore Alkorta alkatearekin. (Azpeitiko Udala)

100 urte bete dituela eta, zorion ekitaldia egin zioten atzo Antonia Nogalesi San Martin egoitzan. Han izan ziren, besteak beste, egoitzako langileak eta hainbat egoiliar, baita Nogalesen familiako kideak eta Nagore Alkorta alkatea ere. Nogales Quintana de la Serenan (Espainia) jaio zen 1921ean, baina 40 urte zituela Azpeitira etorri zen bizitzera. Atzoko ekitalditxoan lore sorta bat jaso zuen, baita Mikel Sanjuan tailugilearen lan bat ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide