Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bertso saioa antolatu zuen joan den ostiralerako, eta hainbat herritar joan ziren bertsoak entzutera Soreasu antzokira. 22:00etan hasita, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Amaia Iturriotz izan ziren saioa eskaini zuten bertsolariak, eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra izan zen gai-jartzailea. Oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegiari bultzada emateko helburuarekin antolatu zuten saioa.