Ikasturte hasierako aurkezpena egingo du Itaiak zapatuan Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 27a, 09:11

Itaiako kideek Gaztetxean eskainitako hitzaldi bateko irudia. (Urola Erdiko Itaia)

11:00etan egingo du Itaiak aurkezpena Azpeitiko Gaztetxean. Taldea bera aurkezteaz gain, Itaiak etorkizunerako dituen asmoez eta emango dituen urratsaez arituko dira.

Ikasturte hasierako aurkezpen batzarra eskainiko du Urola Erdiko Itaia emakumeen antolakunde sozialistak datorren larunbatean, urriak 2. Aurkezpena 11:00etan hasiko da, eta bertan Itaia aurkezteaz gain hizpide izango dituzte antolakundeak epe motzera zein luzera dituen asmoak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide