Aitor Mimenzak Josetxo Imazen oroimenezko lasterketa irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko ira. 27a, 10:25

Aitor Mimenza helmugara iristen. (A. Garmendia/Goierriko Hitza)

Azpeitiko bizilagunak 30 minutu eta 43 segundo behar izan zituen hamar kilometroko lasterketa bukatzeko. Parte-hartzaileek Ordizia, Lazkao eta Beasainen barrena egin zuten ibilbidea atzo.

Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak Josetxo Imazen oroimenezko lasterketaren 21. edizioa irabazi zuen atzo, igandea. Ordizia, Lazkao eta Beasainen barrena hamar kilometroko proba gauzatu zuten kirolariek, eta proba irabazteko faboritoa Alexander Oiarbide zen arren, Mimenza elorriotarrak aurrea hartu zion –ia minutuko aldearekin helmugaratu zen–. Hark 30 minutu eta 43 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Emakumeetan, berriz, Maite Arraiza lazkaotarra nagusitu zen (37:12).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide