Klimaren eta Energiaren Astea dela eta, hainbat ekintza izango dira datozen egunetan Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021ko ira. 27a, 11:26

Ekoetxean izango dira ekintzak.

Gaur hasi eta ostirala bitartean, escape-box egitasmoa izango da martxan, 11:00etan eta 16:00etan. Urriaren 2an, larunbatez, berriz, energia berriztagarrien inguruko erakusketa izango da ikusgai Ekoetxean, eta igandean, berriz, kamishibai tailerra izango da. Ekintza batzuetarako aurrez eman behar da izena.

Klimaren eta Energiaren Astea dela eta, hiru ekintza antolatu ditu Ekoetxeak datozen egunetarako. Zehazki, gaurtik igandera bitartean hainbat familia ekintza egingo dituzte. Gaur hasi eta ostirala bitartean, escape-box egitasmoa izango da martxan, 11:00etan eta 16:00etan. 18 urtetik gorakoei zuzendutako jolas horretan, hainbat froga gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta bide batez, klima aldaketaz ikasteko, hausnartzeko eta sentsibiizatzeko aukera izango dute.

Urriaren 2an, larunbatez, berriz, energia berriztagarrien inguruko erakusketa izango da ikusgai Ekoetxean, eta hara joaten direnek jolasak egiteko aukera izango dute, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Igandean, berriz, Kamishibai: maiterki eta klima aldaketa izeneko tailerra izango da. Idazketa, irakurketa eta plastika tekniken bidez, klima aldaketaren inguruko hausnarketa egingo dute gaztetxoek.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman behar da scape-boxean eta igandeko tailerrean parte hartzeko. Horretarako, museo@ingurugiroetxea.org helbidera mezua idatzi edo 943-81 34 48 telefonora deitu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide