Zabalik dago Parrokiaren katekesian izena emateko epea

Anartz Izagirre 2021ko ira. 27a, 17:40

Soreasuko Sebastian Donearen parrokia.

Seme-alabak katekesian hasi nahi dituzten gurasoen bilera izango da urriaren 5ean, asteartea, 20:15etik aurrera.

Udazkenarekin batera, laster hasiko dira Parrokiaren katekesiko saioak, eta beren seme-alabak bertan hasi nahi dituzten gurasoentzako bilera antolatu dute. Urriaren 5ean, asteartea, izango da bilkura parrokian, 20:15ean; bilera horretan katekesiaren nondik norakoen berri emango dute. Aurten 6 urte betetzen dituzten —2015. urtean jaiotakoak— haurrek izango dute izena emateko aukera, eta horretarako, bilkurara azaldu edo 943-81 11 42 telefonora deitu beharko da, edo, bestela, psoreasu@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide