Nuarbeko hilerrian oroitu dute Angel Otaegi, haren hilketaren 46. urtemugan

Julene Frantzesena 2021ko ira. 27a, 20:21

Gaur Angel Otaegi zenari Nuarbeko hilerrian egin diote omenaldia. (Azpeitiko Udala)

Gaur, astelehena, Nuarbeko hilerrian izan dira hainbat herritar, Angel Otaegi zena oroitzen. Izan ere, duela 46 urte, gaurko egunez, Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak hil zituen Francoren erregimenak, baita FRAPeko beste hiru kide ere. Otaegiren familiakoak eta gertukoak izan dira gaur arratsaldean hilerria, eta Otaegiri lore eskaintza-eta egin dizkiote. Gainera, Nuarbeko hilerrian izan dira Udal Gorbenuko hainbat ordezkari ere; tartean, Nagore Alkorta alkatea.

Ez da Gudari Egunaren harira Azpeitiko ezker abertzaleak antolatu duen ekitaldi bakarra. Hain zuzen ere, atzo, igandea, Azpeititik Nuarbera mendi martxa eginda, ekitaldia eta bazkaria gauzatu zituzten hainbat lagunek frontoian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide