Figuranteak behar dituzte Azpeitian grabatzen ari diren 'Errebeldeak' filmerako

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 28a, 08:21

'Errebeldeak' filma ari dira grabatzen Azpeitiko hainbat txokotan. (Leire LarraƱaga)

Gerra garaiko kontakizuna egiten ari da Kursaal Kino kultur elkartea, eta 25 eta 60 urte bitarteko gizonezko figuranteak behar dituzte urriaren 11tik 15erako astean, urriaren 16an eta urriaren 18tik 22rako astean grabaketak egiteko. 

1936ko gerrari buruzko Errebeldeak izeneko filma grabatzen ari da Kursaal Kino kultur elkartea, eta figuranteak behar dituzte. Casting-era aurkezteko baldintzak gizonezkoa izatea eta 25 eta 60 urte bitartean edukitzea dira. Parte hartu nahi dutenek honako helbide elektronikora idatzi behar dute: errebeldeak@gmail.com. Figuranteekin egingo dituzten grabaketak urriaren 11tik 15era eta 18tik 22ra izango dira, baita urriaren 16a ere. Kultur elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Laubide jatetxean egingo dute casting-a. Informazio zehatzagoa nahi duenak aurrez aipatutako helbidera idatzi beharko du. Ez dituzte figurante lanak ordainduko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide