'La Patrulla Canina' eta 'Con quien viajas' filmak izango dira ikusgai aste honetan Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko ira. 30a, 09:00

'Con quiƩn viajas' filmaren irudi bat.

La Patrulla Canina igandean izango da ikusgai, 16:30ean hasita. Con quien viajas filma, aldiz, igandean, 19:30ean, zein astelehenean, 21:00etan emango dute.

Aste honetan bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Alde batetik, La Patrulla Canina izango da ikusgai, urriaren 3an, igandea, 16:30ean hasita. Eta, bestetik, Con quien viajas filma ikusi ahal izango da urriaren 3an, igandea, 19:30ean, zein urriaren 4an, astelehena —ikuslearen eguna—, 21:00etan.

Cal Brunker zuzendariaren filma da La Patrulla Canina (AEB, 2021), eta haurrei zuzenduriko animaziozko ikus-entzunezkoa da. Bestalde, Con quien viajas (Espainia, 2021) Hugo Martinek zuzenduriko filma da, eta besteak beste, Salva Reina, Ana Polvorosa, Andrea Duro eta Pol Monen aktoreek parte hartzen dute bertan. Lau ezezagun Madrilgo erdigunean gelditu dira autoz Ciezara (Murtzia, Espainia) joateko, bidaien aplikazio baten bitartez. Ibilbidean zehar, bidaiariek beren bizitzaren inguruan hitz egiten dute, eta une batean, gidaria modu arraroan jokatzen hasten dela ohartzen dira.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La Patrulla Canina

Con quien viajas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide