Jende ugariren begiradapean estreinatu dute Loiolako Inazioren konbertsioa kontatzen duen 'Iñigo' filma

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 28a, 13:02

Edukiera muga beteta aurkeztu zuten 'Iñigo' filma, Loiolan. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean estreinatu zuten Imanol Rayo zinemagilearen Iñigo filma Loiolako basilikan, Loiolako Inazioren konbertsioaren 500. urteurrenaren bueltako ospakizun egitarauaren barruan. Bertan izan ziren Rayo eta Xabier Godino aktorea. Godino da filmean parte hartzen duen aktore bakarra. 

Jende ugari bertaratu zen atzo, astelehena, Loiolako basilikara, Loiolako Inazioren konbertsioa kontatzen duen Iñigo filmaren estreinaldira. Atzo plazaratu zuten aurrenekoz Imanol Rayo zinemagile iruindarraren filma, Loiolako Inazioren konbertsioaren 500. urteurrenaren bueltako ospakizun egitarauaren barruan.

Atzoko ekitaldian izan ziren Rayo, filmaren egile eta zuzendaria, eta Xabier Godino, filmean Loiolako Inazio hezurmamitzen duen aktorea. Hura da filmean parte hartu duen aktore bakarra. Ikus-entzunezkoaren zenbait azalpen emateko aprobetxatu zuten hitzordua Rayok eta Godinok, eta Loiolan elkartutakoekin batera ikusi zuten filma, han jarritako pantaila erraldoian. 

Atzoko estreinaldiaren atarian Rayorekin solasean aritu zen Erlo Telebista, filmaren nondik norakoez eta sormen prozesuaz, besteak beste. Hona hemen elkarrizketa osorik

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide