Gas ihesa izan da Salbe auzunean

Julene Frantzesena 2021ko ira. 29a, 10:26

Salbe auzunean izan da gas ihesa.

Etxe batzuen kanpoaldean obrak egiten ari dira azken asteetan, eta Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, lanean ari zirela gas hodi bat lehertu eta ihesa izan da. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa aritu dira egoera lehengoratzen.

Gaur goizean, 10:00 aldean, gas ihesa izan da Salbe auzunean. Etxe batzuen kanpoaldean obrak egiten ari dira azken asteetan, eta Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, lanean ari zirela gas hodi bat lehertu eta ihesa izan da. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa aritu dira egoera lehengoratzen, eta herritarrei ingurutik ez igarotzeko eskatu diete hainbat minutuz. Izan ere, gasa ari zen ateratzen hoditik eta gas usaina nabarmena zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide