Oraindik zabalik da Jabetze Eskoletan eta Irakurle Eskola Feministan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko ira. 30a, 08:09

Emakumeen Txokoaren kanpoaldea.

Hainbat ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, eta martxan jarriko dute Irakurle Eskola Feminista ere. Eskaintzetan izena emateko azken eguna ostirala, urriaren 1a, izango da. 

Oraindik ere zabalik dago Emakumeen Txokoak antolatutako Jabetze Eskoletan izena emateko epea. Hainbat ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, hala nola makrame ikastaroa, elikadura kontzienteari buruzkoa, feminismo antiarrazistaren ingurukoa nahiz koloretako jantzien bueltakoa. Horrez gain, Irakurle Eskola Feminista ere jarriko dute martxan aurtengoan, eta han parte hartzeko ere izena eman beharko da aurrez.

Ikastaroetan nahiz irakurle eskolan izena emateko azken eguna ostiala, urriak 1, izango da, eta interesatuek Emakumeen Txokoan eman beharko dute izena, 943-15 70 55 edo 688 75 10 00 telefonoetara deituta edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide