Zabaldu dute Itsasiren dantza eskoletan izena emateko epea

Anartz Izagirre 2021ko ira. 30a, 16:26

Itsasi dantza taldekoen 2019ko emanaldi bateko irudia.

2013. urtean edo lehenago jaiotakoek eman ahalko dute izena Itsasin, eta horretarako aukera kultur taldearen Urola kaleko egoitzan izango da, urriaren 6an, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Ikasturte berriarekin batera, Itsasi kultur taldea dantza eskolak prestatzen hasi da, eta dagoeneko eman daiteke izena saioetan. 2013. urtean edo lehenago jaiotakoek izango dute dantza eskoletan izena emateko aukera, eta, horretarako, Itsasiren Urola kaleko egoitzara joan beharko da urriaren 6an, asteazkena, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Kultur taldea dagoeneko lehendik dabiltzan ikasle batzuekin jarri da harremanetan; gainontzeko ikasleek izena eman beharko dute. Egun horretan izena ematera agertu ezin duenak edo saioen inguruko informazio gehiago behar duenak, 943-15 18 49 telefono zenbakira deitu beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide