Batzar irekia eginda, gogotsu ekin diote ikasturteari Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 2a, 11:45

Gaztetxearen jarduna, azpitaldeen eginbeharrekoak eta ikasturteko helburuak izan zituzten hizpide, besteak beste. Era berean, Gaztetxeko txoko guztiak ikusteko aukera izan zuten batzarrera bertaratu zirenek. 

Atzo, ostirala, egin zuten ikasturte hasierako batzarra Gaztetxean. Bertan, Gaztetxearen jarduna, azpitaldeen eginbeharrekoak eta ikasturteko helburuak izan zituzten hizpide, besteak beste. Horrez gain, iazko ikasturtean egindako ekintzen eta aurrera eramandako dinamiken errepasoa egin zuten, argazkien eta bideon bidez. Ondoren, Gaztetxeko txoko guztiak ikusteko aukera izan zuten batzarrera bertaratu zirenek. Amaitzeko, luntxa egin zuten. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide