Atzo iluntzean izan zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloaren aurreneko kontzertua, Loiolako basilikan. Atzokoan, Loreto Fernandez Imaz organo jotzaile eta Ainhoa Zubillaga mezzo donostiarrek eskaini zuten musika emanaldia.
Ohi bezala, Loiolako basilikan, Azkoitiko parrokian nahiz Bergarako Santa Marina elizan eskainiko dituzte zikloaren barruko organo kontzertuak. Loiolan izango den hurrengo emanaldia urriaren 8an izango da, 20:00etan hasita. Orduan, Azpeitiko Juan Antxieta eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleak izango dira kontzertuko protagonistak. Organo ikasle horiek dira: Itxaso Alberdi, Anaitz Lizartza, Elena Laka eta Leo Joaristi.