Azpeitiarrak aho zabalik, V. Txisteratik Egun Magikoan

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 2a, 19:00

Herritarrak aho zabalik utzi dituzte beste urte batez Txisteratik eguneko magiapoteoan parte hartu duten magoek. Era guztietako trikimailuez gozatu ahal izan dute gaur eguerdian kalean ibili diren lagunek. Gala nagusian jakinaraziko dute zein izan den Magia-poteo Lehiaketaren irabazlea. Arratsaldean sanagustinpean zein azoka plazan eskaini dituzte magia ikuskizunak. 19:00etan hasiko den gala nagusiak borobilduko du eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide