Bi zauritu, Azpeitia eta Zestoa artean izandako istripuan

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 3a, 11:58

Furgoneta baten eta auto baten arteko istripua izan da gaur 11:00ak aldera Azpeitia eta Zestoa artean, GI-631 errepidean. Bi lagun zauritu dira. Istripuak trafikoan eragina izan duen arren, uneotan kontrolpean dute egoera. 

Furgoneta baten eta auto baten arteko istripua izan da gaur 11:00ak aldera Azpeitia eta Zestoa artean, GI-631 errepidean, Zumarragaranzko noranzkoan. Ertzaintzak Uztarriari baieztatu dionez, bi pertsona zauritu dira istripuan. Larrialdi zerbitzuetako profesionalak eta Ertzaintza bertaratu dira lekura, zaurituak artatu eta trafikoa zuzentzeko. Ertzaintzaren arabera, istripuak eragina izan du trafikoan, eta auto ilarak sortu dira. Zenbait autok denbora luzez egon behar izan dute errepidea ireki zain, baina uneotan (12:00) kontrolpean dute egoera.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide