Azken asteetan goizeko ordutegia izan ostean, ohiko ordutegira itzuliko da Gazte Informazio Bulegoa (GIB). Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 12:30era eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara irekiko dute bulegoa, ohiko informazioa eta zerbitzua eskaintzeko. Sindikatu Zaharrean dago GIB, lehen solairuan.