Jubilatuen eta pentsiodunen eguna ospatu du gaur Baigera elkarteak. Berez urriaren 1a da Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna, baina "arazo teknikoak" tarteko, hiru egun geroago ospatu dute. Aurten ez dute aurreko urteetan bezainbesteko jairik antolatu, baina bazkaria behintzat egin dute. Azoka Plazan izan da otordua, 14:00etan hasita, eta herriko jubilatu eta pentsiodun ugari elkartu dira bertan. Giro ezin hobea nagusitu da.