Ordenantza fiskalak izango dituzte ezbaidagai gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 5a, 08:00

Udaletxearen kanpoaldea.

Urriko udalbatzarra 19:00etan hasita egingo dute udaletxeko areto nagusian. EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako energiari buruzko mozioak ere izango dituzte hizpide udal ordezkariek.

Gaur, asteartea, urriko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2022rako udal ordenantza fiskalak izango dituzte eztabaidagai, baita EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako energiari buruzko mozioak ere.

Honako hau da gaurko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2021eko irailaren 7an egindako akta onartzea.

2.- 2022rako udal-zerga agintarauen aldaketa onartzea.

3.- Udalaren 2021eko aurrekontuan seigarren kreditu aldaketa onartzea.

4.- Eneritz Albizu Lizaso zinegotziaren amatasun baja amaitu ondoren, aurretik zituen lanetarako
kargu liberatu izendatzea.

5.- Alkatetzak 2021eko otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Udalaren 2021eko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketaren berri ematea.

7.- EH Bildu taldearen Hain iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa! mozioa eta gaiaren
inguruan EAJ taldeak aurkeztutako mozioa.

8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide