'Herri ekimena eta kooperatibismoa' jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Uztarria.eus-en

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 4a, 19:02

Sanagustin kulturgunea.

Bihar, 09:30etik aurrera, David Fernandez kataluniarra eta lau euskal esperientzitako ordezkariak mintzatuko dira Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatutako ekitaldian. 70etik gora lagun elkartuko dira kulturgunean jardunaldia jarraitzeko, baina streaming bidez ere ikusi eta entzun ahal izango dira bertan esaten direnak, webgune honetan.

Sanagustin kulturgunearen hamargarren urteurrena ospatzeko azken hilabeteetan egiten ari diren ekitaldien barruan, Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia egingo dute bihar goizean plazako kulturgunean. 70etik gora lagunek eman dute izena jardunaldia bertatik bertara jarraitzeko, baina bihar Sanagustinen egoterik izango ez dutenek ere izango dute jardunaldia jarraitzeko aukera, Uztarria.eus-ek streaming bidez emango baitu, osorik, 09:30ean hasita.

Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatu dute biharko jardunaldia. David Fernandez izango da hizlarietako bat. Kooperatibismoa: zer eta zertarako sarrerako atalean eskainiko du hitzaldia kataluniarrak. Ondoren, esperientzia praktikoei tartea irekiko zaie, Kooperatibismoa: zergatik eta nola atalean, eta Euskal Herriko lau kooperatibatako ordezkariek azalduko dute bakoitzak berea: Azpeitiko Elikaguneko Ioritz Aizpuru; Erreka Group-eko (Mondragon korporazioa) Cristina Etxegoien; Aiaraldeko (Araba) Ekintza Faktoriako Gartzen Garaio; eta Goiener kooperatibako Naroa Elortza izango dira hizlariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide