Joan den larunbatetik iganderako gauean norbaitek anbulantzia bati bi gurpilak zulatu zizkiola salatu du Euskadiko Osasun Larrialdi Teknikarien (OLT) elkarte profesionalak. Hain zuzen ere, OLTek Esklabetan duten guneko aparkalekuan zegoen anbulantziari zulatu zizkioten ezkerraldeko bi gurpilak.
Gaur eman du OLTen elkarteak asteburuan gertatutakoaren berri, bere sare sozialetan. Jazotakoa gaitzetsi eta "gogor salatu" du elkarteak, ibilgailua kaltetu zutenek "eskualde osoa anbulantziarik gabe" utzi zutelako.