'Aita Mari' itsasontziaren errealitatea Azpeitira ekarri du Munoandik

Julene Frantzesena 2021ko urr. 6a, 08:57

Munoandik antolatutako hitzaldia Sanagustinen izan zen.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziaren proiektua izan zuten hizpide atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Munoandi elkarteak antolatuta, itsasontzi horren koordinatzaile Nerea Machado azkoitiarrak solasaldia eskaini zuen 19:00etan hasita. Dozenatik gora lagun izan ziren kulturgunean, eta horiek dokumental bat ikusteko nahiz itsasontziko kide batekin zuzenean hitz egiteko parada izan zuten.

Atzokoa martxan den egitasmo zikloko lehen solasaldia izan zen, baina datorren astean, adibidez, Espainiako Gerran oinarritutako erakusketa bat jarriko du Foru Ibilbidean. Azaroan, berriz, Mendebaldeko Saharari buruzko mahaingurua egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide