Joan zen asteburuaz geroztik martxan da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXII. edizioa, eta gaur, ostirala, organo ikasleen txanda izango da. Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, 20:00etan hasita, Loiolako basilikan. Itxaso Alberdik, Anaitz Lizartzak, Elena Lakak eta Leo Joaristik hainbat pieza joko dituzte, eta Laka eta Joaristi lau eskutara ere ariko dira.