Urolakoen Napar Zuzterrak (UNZ) taldeak bi solasaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehena urriaren 20an, asteazkena, izango da, eta Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena oinarri hartuta hitz egingo du Axier Lopez Argiako kazetariak. Hain zuzen ere Ez naiz kolonialista, baina... izenburupean eskainiko du saioa.
Bigarren hitzaldia, berriz, urriaren 27an, asteazkenez, izango da. Noaingo gudaldiaz lurraldetasunaren ikuspegitik ariko da hizketan Patxi Zabaleta. UNZek antolatutako bi hitzaldiak Azoka Plazaren goiko aretoan izango dira, 19:00etan hasita.