KZguneak dagoeneko jakinarazi du zein ikastaro eskainiko dituen azaroan zehar Azpeitian; horietako asko aurrez aurrekoak izango dira, baina bideokonferentzia bidez ere beste hainbat saio emango dituzte. Gaiei dagokienez, honako gaiekin lotura izango dute ikastaroek: enplegu bilaketa, komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa. Honako lotura honetan kontsulta daitezke ikastaro guztien ordutegiak eta xehetasunak.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea, 1. solairua), astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.