Gaur, bihar eta asteartean martxan izango da lurrun trena Burdinbidearen Euskal Museoan

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 9a, 09:43

Gaur 12:00etan eta 17:30ean irtengo da trena museotik, Lasaorainoko joan-etorriak egiteko. Bihar eta astearteko jaiegunean, berriz, 12:00etan izango dira irteera bakarrak.

Pilarikako zubian lurrun trenean ibiltzeko aukera izango dute aurten ere Burdinbidearen Euskal Museoko bisitariek.

Astearteko jaiegunarekin lotuko den asteburu luze honetan, hiru egunetan ibiliko da lurrun trena museoaren eta Lasaoko geltokiaren artean joan-etorrian. Gaur bi irteera egingo ditu, 12:00etan eta 17:30ean. Bihar eta asteartean, berriz, eguerdian egingo ditu irteera bakarrak, 12:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide