Unai Marrero atezainak Reala Brekin egin zuen atzo, igandea, debuta. Gainera, atzo lehen aldiz jokatu zuen Espainiako Bigarren Mailan. Hain zuzen ere, Eibarko Ipurua zelaian Ponferradinaren kontra jokatu zuen atzokoan.
Beroketarik egin gabe irten behar izan zuen zelaira partidako 9. minutuan; izan ere, Zubiaurre atezainak txartel gorria jaso eta zelaia utzi behar izan zuen. Lan txukuna egin zuen azpeitiarrak, eta Ponferradinaren bigarren gola saihestu zuen –bana berdindu zuten–.
Marrero 2016an fitxatu zuen Realak. Orduan Lagun Onakeko Ohorezko Kadeteen mailan jokatzen zuen. Iaz Reala C taldean jokatu zuen atezain azpeitiarrak, eta behin baino gehiagotan sartu zuen Imanol Alguacilek lehen taldearen deialdian. Dena den, Espainiako Lehen Mailan ez du debutatu oraindik.