Minbiziaren lehen diagnostikoaren ondoren sortzen diren sentimenduei eta horiek kudeatzeko laguntzari buruzko hitzaldia antolatu du Gipuzkoako AECCk hilaren 21erako, osteguna. Minbizia: eta orain zer? izenburupean, Miriam Marquez psikologoak eta Ana Ruiz gizarte langileak eskainiko dute solasaldia Basazabal jauregian, 17:30ean hasita. Dagoeneko eman daiteke hitzaldira joateko izena, honako lotura honetan edo 943-45 77 22 telefono zenbakira deituta.
Solasaldiaz gain, minbiziaren aurka Gipuzkoak pazienteei nahiz haien senideei eskaintzen dizkien doako zerbitzuen berri ere emango dute. Gainera, hitzaldira joaten direnek zalantzak argitzeko aukera izango dute.