Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 13a, 09:02

Udal Musika Bandak 150. urteurren ekitaldien barruan eskaini zuen kontzertu bateko irudia.

Udazken kontzertua Soreasu antzokian izango da, 13:00etan hasita. Zortzi abesti eskainiko dituzte musikariek, Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean.

Udal Musika Bandak udazken kontzertua eskainiko du igandean, 13:00etan hasita, Soreasu antzokian. Zortzi abesti eskainiko dituzte musikariek, Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean. Honako hauek dira Soreasun entzun ahal izango diren piezak: The centurion, Medidas sanitarias, Shalom, Bolero for band, Concert march from 1941, Odilia, Yesterday eta Mambo Jambo.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide