Itsasi Euskal Kultur Taldeak doako dantza suelto ikastaroa antolatu du, eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendurik dago. Datorren asteartean, urriak 19, hasiko da ikastaroa, eta astearteetan emango dituzte klaseak, 21:00etatik 22:00etara bitartean, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). Abendua bitartean izango dira klaseak, baina nahi duenak aukera izango du ondorengo hilabeteetan saioekin jarraitzeko ere.
Dantza saioetan parte hartu nahi duenak urriaren 19an bertan Itsasiren lokalera agertu beharko du, 21:00etan.