Datorren asteartean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteko kideak Azpeitian izango dira. Hain zuzen ere, diru bilketa egingo dute 09:30etik 13:00etara bitartean. Udaletxeko arkupeetan mahai bat jarriko dute, diru ekarpenak jasotzeko eta loteria saltzeko, eta azoka eguna dela aprobetxatuta, azokan ere izango dira kideak xingola arrosak banatzen.