Eraginkortasun energetikorako eta zaurgarritasun energetikoari aurre egiteko Argitu programaren barruan, bi tailer eskainiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitian. Hilaren 20an eta 27an (asteazkenak) izango dira biak, Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. Lehen saioan etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzeko hainbat argibide emango dituzte, eta bigarrengoan, berriz, ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak izango dituzte hizpide.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, plaza kopurua mugatua izango delako: hilaren 20ko saiorako izen-ematea urriaren 18an bukatuko da, eta 27ko saiorako izena ematekoa, hilaren 25ean. Horietan parte hartu nahi dutenek 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu edo argitu@gipuzkoa.eus e-posta helbidera idatzi beharko dute.